XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BESTE GAUZA MAMINTSUAK-EDO.

- Barru-aldia be, naikua ondo apainduta dago, batez bere aldara nagusia, Salvatierra'ko (Araba) arri zuriaz egiña.

Berton dozuz gure Jauna agirian imintzeko tokia, ta goiko aldian, atzerago, Andoni Deunen irudi miraritsuak.

Agari ta abeak zocalos y columnas, Mañaria'ko kararriaz edo aitz-arriaz egiñak dira, baña beko alde guztian ura darioe noizian-noz; beste arri landua barriz, Oka, Orobio ta Iurretakua ebillen Asuntzeko kantera ugaria aurkitu arte,eleizatik iru aneurkin edo kilometrora.

Romani-Bizantiar barria dogu iraterti-eraz (arkitetura-estiluz) alde nave bat naikua nasaia (20n zabal) ta beste zabalera bi aldamen bakotxian, goiko aldietan be egoteko tokiak eukirik; milla ta geiago notiñentzat lekua bai antza.

Eskuma-aldeko txaunora juaten ba'zara ainbat gexo-tresna ikusiko dozuz, Donien bitartez jaritxi dabezan eskerrak agirian iminiaz.

Beste aldian, txaungelea (sakristeria) dozu; ba-dau berton be zerbaitsu zer ikusi: leyar-erakustokiko vitrina Deun-gorpuzkiak edo Erlekiak, eta beste pitxi batzuek - Zumalakarregi'ren ezpata bat be bai -; eta ertz baten, esku-garbitzeko Iturri bat.

Gudaldian, bere estutasunak igaro izan arren, eta iru edo lau bonben ikutuak eskumako orman eta tellatu-ertz baten izan ezik, etxakon kalterik jazo.

Eleiz-gauzak, inok ostu ez egiezantzat Begoña'ra eruan ziran, eta berriro euren lekuetan dagoz.

Bardin jazo zan 1832'ko gudatian Andoni Deunen irudiekaz: Abadino'ko ertxadonera eruan ebezan zaindu biarrez, arik-eta 1842- urteko iralla arte.

ELEIZ-INGURUA.

- Iru basatxono dagoz eleiz-inguruan: Osane (?) Andre Miren'ena (N. D. de los remedios) ta Apolone Deunarena bata, elexatik eskerrera, Otxandiano'rantz; bertako ur-onetsi ontziak idazkun bat dakar: nrasra de los remedios 1515 erderaz; ez jakin baña ziur zein dan urte orretakua, ontzin ala basatxonua.

Ainbat ur dario bertako iturriak.

Beste basatxonua, Josu Gurutzetuena da.

1665-urteko edurtiakaz amildua ta geroago barriztatua.

Bere inguruetan, arrizko gurutz-bide eder bat egin dabe oraintsu, ta basatxono osteko orman Lourdes'ko AMA Neskutsaren arrizko irudi bat imini dabe aurten.

Askenez, bitxabal-gurenean basatxono txikitxuba dago, Andoni Deunen irudi bi dauzala.

Antziñan, burdinezko gurutz bat egoan emen arroin (columma) baten ganian, beko aldian burdiñezko atabaka bat eukola, andik igaroten ziranak ezarri egien euren gogoz nai ebena.

1619-urtian berriztau eben.

geruago 1860'an oraingo txikia egiñik.

Ezin ba ixillik itxi aurten amaitu-ta bagillaren 7'an donetsitako ildegi edo kanposantua.

Oraindik aurrera, Urkiolako amabi etxietan ilten diranak eztabez eruango Abadiano'raño, Atxarte bide luzez-ziar, elexatik berreun neurkiñera euren ildegia daukelako.

Begira, Irakurle zelan zerbait esan dautzudan, arin-arin, Urkiola'tzaz, beste antziñeko gauza asko alde batera itxita.

Guztia Jaungo ta Eleiz-usañez dagokixu, goi-ondasunez beterik, gure aurrekuek itxi euskuen Urkiola.

AURTENGO BAGILLAREN 13'gn.

- Egun batian Juan ta - bestian etorri abestia, orain abestu bakarrik egiten da, ez egin; lenago, oñez etorten ziran geyen geyenak aurregunetik, eta gaba eleiz-barruan igaroten eben, Patavi'ko Andoni'ren antzera bere amama ikertuten Urkiola'tik Sukarrietara joyala.

(Gau au Urkiola'n egiñ ebanik eta gutxiago bere amama Sukarrietakoa zanik, iñun ezta agertzen, baña).

Orain, Bagilla'ren 13'an be, egunian bertan etorten dira datozenak, ainbat beribil aundietan, berriro arrats-beran lengo bidia artuaz.

Ori bai: egun onen aurregunian, 150 baño geyago ijitu ta eskeko zenbatu nebazan Urkiola'ko areitz ta pagopietan, eta 13'an an egozan bide-ertz guztian, bide-gurenetik asi eta elexaraño, dirua eskatzen Por amor de Dios y de nuestro Padre San Antonio.

Batek, orratino, euzkeraz be zerbait bai ekian (!) nik entzun neutsanian: Jaungoikua les pagarà....

Jaun batek, andra-gizon talde orreri, ondo deritxo Urkiola'ra urtero datozela-ta, diru mordo aundia eskuratu dabela ba-dakialako.

Nik, barriz, txarto, zatarto ta gauza itxusia deritzat orreri: batzuk, bestien lepotik bizi gura dabelako, biarrik egin barik, eta bestiak txiro-etxietan egon biar leukielako: gauza bat da goi-maitasunez ta anaitasunez txiruari laguntzia, ta beste bat alperkeria ta nasaikeria geitutia.

Olako talde orrek eztot uste erria asko goralduko daunik....

Len egun onetan, txistua, ezpatadantzea ta beste euzko-dantzak egoten zirala, irakurten dogu ingurrietan.

Orain eztago olakorik: eguerdiko amabietatik asi ta aurrera, dantza lotu nasajak eta eresi zikinak baño.

Iparragirrek bere Gernika'ko Arbola Euzkadi'n lenengoz Urkiola'n abestu ei-eban 1854-urtian, sei milla lagunen aurrian, eta adoratzen zaitugu Arbola santua esan ebanian, guztiak euren txapelak kendu ta belaunak lurreratu ei ebezan.

Sei milla gizon areik eta Iparragirre entzutetsua gura neukez nik orain aurrian ikusi, zer esango leukien oraingo erdel-eresiak eta dantzak ikusirik.

Arrotzaren oitura beltzak gure gaztediaron goguak zapaltzen, ustoltzen eta itoten diradelarik.

Au negargarria Urkiola ta Euzkadi'ko zeialetan.

Itxartu zadiz, euzko-gastediori.

AMAI-ERAZ.

Urkiola izan biar litzakeua.

Berez dan lez Urkiola toki guztiz berezi ta bakarra, bertako egoerak obetu biar litzakez, lagun geyago beragantzeko.

Ostatu aundi ta apaindu bat nik neuk egingo neuke, lekaimiak berton zaintzale dirala, diruzaletasun barik datozenak artzeko ta eukiteko, barriro etorteko goguaz juan dadizan-be; leku askotan dago olan, batez be izen aundiko diran eleiz-tokietan, Arantzazu'n, Fatima'n, Montserrat'en Turismo-toki egin eta datozenak irabaztia, euren goguak irabazteko gero, gauza ona da zinez.

Alan ba, ostatu, eder bat eta baita be tximistindarra egunez ta gabez, neguz ta udaz.

Gero gañera, eleizkizun ospetsuaguak egin.

Iru Jaupari dagozan lekuan, ezin leikela gurari au lortu, ba-dakigu.

Argi esateko baña; Andoni Deuna pantzezkatarrena dan lez, txadona, Pantzeskar lekaidiai iztia Eleiz onek daukan guztia, Izango litzake erabagitze egokiena.